Slide Istorioak kontatuak izateko sortu ziren media

kontatu istorio bat

Istorioak kontatzea erraza da. Ondo kontatzea da zaila dena. Istorio onak kontatzen berezitzen gara. Fikziozko kontakizunak, gertatu zenaren erreportaiak edo gerta litekeenari buruzko ikerketak. Baina, beti, entzutea merezi duten istorioak.

GURE TALDEA ETA ZU

Gure taldea ez dago osatua zu gabe. Esaiguzu zein den kontatu nahi duzun istorioa eta, zurekin batera, denon artean, forma emango diogu, ahalik eta oihartzun handiena izan dezan. Jada gurekin lan egin duten bezeroen ahotsak entzun ditzakezu, euren esperientzia ezagutzeko. Kazetaritzan, komunikazioan eta istorio sorkuntzan esperientzia handia daukaten lau lagunek osatzen dute Ulu Media.

HASI ETA BUKA

Kalitatezko podcast eta audio produktuak lantzen ditugu: kontatu nahi den istorioaren ideia egituratzetik abiatu, behar bezala hezurmamitu eta entzuleari zabaltzeraino. Ibilbidearen pausu guztietan, edota haietako batean, lagunduko dizugu.

sorkuntza

Ideiak sortzen, argumentu ildoak eratzen eta istorioak modu erakargarrian kontatzeko modu bat aurkitzen lagunduko dizugu. Story telling eta narrazio molde berriak ikertu eta entzulea kitzikatzeko modu eraginkorrak bilatzen ditugu.

ekoizpena

Zure podcast edo audio edukia grabatuko dugu, horretarako munduaren beste muturrera mugitu behar badugu ere, soinuaren kalitatean eta benetakotasunean azpimarra ipiniz. Ekoizpenaz, muntaiaz eta post produkzioaz ere arduratuko gara.

hedapena

Produktuaren oihartzuna ahalik eta zabalena izan dadin, podcast eta audio plataforma nagusienetan banaketa antolatuko dugu eta, hala behar izanez gero, sare sozialetan zabalpen estrategia ere diseinatuko dizugu.

Ama, ikusi zer egin dugun!

Eginak ditugun edo egiten ari garen podcastei loturak

mezua

idatzi

telefonoa 685 773 578

email info@ulu.eus